IKT-KO KAPSULA - LANTEGIA
Internet irakasleentzat: hasiera-maila
IbilbideaMOZILLA FIREFOX: Nabigatzailerik seguruenaInstalazioa eta deskargaErabilera-adibideaErabilera-adibideaErabilera-adibideaErabilera-adibideaErabilera-adibideaHistoriaJoan orri bat aurreraMozilla firefox: irudiak bilatzeaMozilla firefox: irudiak bilatzeaMozilla firefox: irudiak bilatzeaMozilla firefox: Webguneetako helbideak gordeMozilla firefox: Laster-markak menuanInformazio gehiago eta IKT HiztegiaMozilla firefox: Beste osagarri batzukOrri Ezberdinak, lengoaia ezberdinakInformazio gehiagoWeblog / Blog / BitacoraWeblog / Blog / BitacoraWikiPortal webBilatzaileakAhaztu ezin diren hainbat guneWikipediaIkasgelarako baliabideakGizarte-sareak
1 de 28
0%

Ibilbidea

Zer egingo dugu?

Kapsula-lantegi honetan Mozilla Firefox erabiliko dugu Interneten nabigatzeko.

Cargol Flickreen CC fotoa

Kapsula-lantegi honetan ondorengo tresnak ikusiko ditugu:

  • Nabigatzaileak

    • Mozilla Firefox

  • Webgune mota ezberdinak
  • Irakasleek gehien erabiltzen dituzten webguneetako batzuk:
    • YouTube
    • Wikipedia
    • Jclic
    • Ning

Zein urrats emango ditugu?

  • Hasteko, nabigatzaile honek nabigatzeko eskaintzen dizkigun zenbait aukera aztertuko ditugu: helbide bat ireki, tresna-barrak erabili, laster-markak.
  • Jarraian hainbat webgune mota ikusiko ditugu bakoitzetik zer espero dezakegun ikusteko, eta gainera, webguneak erabiltzaileetatik zer espero duen ikusteko: informazioa besterik eskaintzen ez duen webgunea den edo erabiltzaileak diren informazio hori eskaintzen dutenak.
  • Azkenik, irakasleek askotan erabiltzen dituzten zenbait webgune bisitatuko ditugu (YouTube, Wikipedia, Jclic eta Ning sareak), euren ezaugarri nagusiak eta ematen dituzten aukerak aztertzeko.

Nola aurkezten ditugu materialak?

Aplikazio horietako bakoitza eduki-egitura honen arabera azalduko dugu:

  • Deskribapena eta funtzionalitate nagusiak
  • Instalazioa eta deskarga / Web-lokalizazioa
  • Erabilera-adibidea
  • Informazio gehiago
  • IKT hiztegia (beharrezkoa denean)

Beste kapsula-lantegi batzuetan aplikazio gehiago jorratuko ditugu. Erabilgarriak izan ditzazuen espero dugu.

MOZILLA FIREFOX: Nabigatzailerik seguruena

Deskribapena eta funtzionalitate nagusiak

http://www.mozilla-europe.org/es/firefox/

MOZILLA FIREFOX nabigatzailea izan da azken aldian hazkunderik handiena izan duena, segurtasun handia eskaintzen duelako, estandarrak betetzen dituelako eta malgua delako.

Programa librea da, erabiltzaileei programa eskuratzeko, nahi duten erabilera emateko, partekatzeko eta hobetzeko askatasuna ematen dielako. Gainera, plataforma anitzekoa da: sistema eragile ezberdinetako ekipoetan erabil daiteke, hau da, Windows, Mac OS, eta GNU-Linux sistemetan

 


Nabigatzea da bere funtzio nagusiena, hau da, webguneetara sartzeko eta on line dauden materialak eskuratzeko softwarea da. Baina askoz ere erabilera gehiago ditu, Mozilla Firefox bitartez berriak jasotzeko kanaletan izena eman ahal izango baitugu, gure webgune gustukoenak antolatu ditzakegu, birusekiko babesa eskaintzen digu, eta batez ere funtzionalitate mordoa gehitzeko osagarriak eskura ditzakegu, gure ordenagailuan egin ohi ditugun jardueren arabera.

Instalazioa eta deskarga

Instalazioa eta deskarga / Web-lokalizazioa

Mozilla Firefox nabigatzailea erabiltzeko, sartu bere webgunean: http://www.mozilla-europe.org/es/firefox/

Zoaz albo batean dagoen “Otros sistemas e idiomas” menura eta behera kargatu euskarazko bertsioa, hala nahi izanez gero.

Aukeratu hizkuntza eta zure ordenagailuaren sistema eragilea:

Nabigatzaileak galdetuko dizu artxiboa exekutatu edo gorde nahi duzun. Klik egin Ejecutar botoian.

Programak segurtasun-oharpena erakutsiko dizu. Klik egin berriz Ejecutar botoian.

Onartu instalatzaileak lehenetsita emandako aukerak Hurrengoa sakatuta.

Hautatu instalazio estandarra

Programa instalatzeaz amaitzean ordenagailua berrabiarazi beharko duzu. Firefox berari utzi diezaiokezu berrabiarazteko ardura ( Berrabiarazi orain ) edo bestela eskuz egin behar da, aplikazio gehiago irekita baduzu eta informazioa galtzeko beldurra baduzu.

Erabilera-adibidea

IP helbide

Nabigatzaileen funtzio nagusia munduan zehar sakabanatuta dauden beste ordenagailuetan dagoen informazioa zure ordenagailuan erakustea da. Ordenagailu horiek elkarren artean lotuta daude sareen bitartez, eta sare horiek guztiak (txikiak, ertainak zein handiak) mundu-mailako sare bakarraren bidez komunikatzen dira: Internet, sareen sarea.

Sareko ordenagailu gehienak une honetan erabiltzen ari zarenaren antzekoak dira:ekipo bat erabiltzaile bakoitzeko (edo erabiltzaile-talde bakoitzeko), informazioa jasotzeko konektatzen da eta gero berriz deskonektatzen da.Beste batzuen funtzio nagusiena, berriz, informazioa biltzea da, erabiltzaileek informazio hori eskuratu dezaten. Zerbitzariak dira, eta etengabe egoten dira piztuta eta Internetera konektatuta.

Sarera konektatutako ordenagailu bakoitzak helbide bat du, identifikatzen duen zenbaki bat, guk gure NAN zenbaki propioa dugun bezala. Ordenagailuen kasuan IP helbidea da.Ordenagailu hori zerbitzari bat bada IP helbide finkoa (beti berdina) izango du.

Sarean dagoen ordenagailu bakoitzari dagokion zenbakia guk eskatzen dugun informazioa bilatzeko ordenagailuek erabiltzen dutena da, baina bilatzen dugun informazioa non dagoen gogoratzea errazago egiteko, izengoiti irakurterrazagoa erabiltzen dugu, domeinua.

Erabilera-adibidea

Sartu beheko bi esteketara, gainean klik eginez:

Antzekotasunik antzeman duzu?Bai! Webgune berbera da! Lehenengo kasuan domeinuaren bidez sartu gara eta bigarren kasuan IP helbidea erabiltzen ari gara.

Beste webgune batekin berriz ere proba dezakegu.

Egin klik bi esteka hauetan:

Kasu honetan, Google webgunera konektatu gara bere URL helbidearen (Universal Resources Location) bidez eta IP helbidearen bidez.

Zure nabigatzailearen pantailan ez baduzu nabigaziorako tresna-barra aurkitzen, Ikusi menuaren bidez aktibatu dezakezu, Tresna-barrak / Nabigazioko tresna-barra aukeran.

Webgune batera sartzeko normalean esteka baten bitartez egiten da, baina zenbaitetan bere helbidea edo URL a ezagutu behar duzu. Helbide hori sigla eta identifikadore askoren multzoa da.

Adibidez, ikus dezagun beheko helbidea osatzen duten siglak: http://www.educacion.es/

  • http:Hyper Text Transfer Protocol siglak, hipertestuen transferentziarako protokoloa. Hipertestua (webgunea estekekin) duen artxiboa irekitzera goazela aditzera ematen dio honek nabigatzaileari.

  • www:World Wide Web siglak. Interneteko zerbitzari batean dagoen webgunea irekitzera goazela adierazten dio honek nabigatzaileari. Helbide gehienek ez dute sigla horiek idaztea behar izaten.

  • Domeinu-izena: webgunearen sortzaileak erregistratu zuen izen propioa. Kasu honetan, educacion.es

Helbide guztietan behar da gutxienez lehen mailako domeinua edo herrialdeetako domeinu-kodea izatea.

  • Lehen mailako domeinua: jarduera adierazten du .COM (merkataritza), .EDU (hezkuntza), .MIL (militarra), .GOV edo GOB (gobernuarena), etab.

  • Herrialdeetako domeinu-kodea: webgunearen kokapeneko herrialdearen adierazlea: ES Espainia, CL Txile, FR Frantzia, IT Italia, etab.

Jaso aingura!

Erabilera-adibidea

Webgune bat irekitzen dugunean seguru asko ez da denbora askorako izango. Behar genuena topatzeko bilaketa labur bat egin behar izango dugu gehienetan, edo aukera ezberdinetan klik egin behar izango dugu. Estekak erabilita webgune batetik bestera joateari deitzen zaio nabigatzea.

Hori hala da webguneak ez daudelako testu hutsez osatuak, beste orrietarako estekadun testuaz osatuta daude: hipertestuaz.

  • Mozilla Firefox enpantailaren goiko aldean dagoen Nabigazioko tresna-barran idatzi www.educacion.es helbidea.

Automatikoki portada.html (helbidearen gainerako osagaietatik barra batez bereizia) artxiboa irekiko da.

  • Egin klik profesorado estekan.

Ikasgelarako baliabideak bilatzen ari bazara, seguru asko jarraian bata bestearen atzetik aukera mordoan klik egingo duzu. Esaterako:

  • Recursos,
  • Instituto superior de formación y recursos en red para profesorado,
  • Recursos para la comunidad educativa,
  • Jóvenes,
  • Ciencias naturales,
  • La tabla periódica, de Félix Valles Calvo

Nabigatzailea erabili dugu ministerioaren webgunean sartzeko (www.educacion.es ) eta orain elementuen taula periodikoa dugu aurrez aurre, konturatu ere egin gabe orri batetik bestera eraman gaituzten estekei esker.

Elementuen taula periodikoari buruzko jardueraren helbidea ikus dezakezu nabigazioko tresna-barran.

Zuk nabigatzen duzun bitartean, bisitatzen ari zaren guneen helbideak biltzen ditu Mozilla Firefox nabigatzaileak. Zerrenda horri nabigazioaren historia deitzen zaio.

Erabilera-adibidea

Zerrendan aurretik dagoen baliabideren bat ikusi nahi izanez gero historian urrats bat atzera egin dezakezu, nabigazioko tresna-barrako lehen botoia erabiliz: Joan orri bat atzera. Sakatu botoia behin eta berriz egindako bidean itzultzeko.

Botoia desgaituta ageriko da nabigazioaren historian aurreko webgunerik ez dagoenean. Gure adibidean, botoia desgaituko da Instituto superior de formación y recursos en red para profesorado orrira iristen garenean.

Zergatik horrela, gu ministerioaren orrian hasi bagara?

Hori gertatzen da une jakin batean, gu ohartu ere egin gabe, helbide hori fitxa berri batean ireki delako.

  1. Begiratu pantailan, bi fitxa ikusiko dituzu: ministerioaren webgunea ezkerreko fitxan dago.
  2. Egin klik tituluaren gainean webgunea ikusteko.
  3. Itzuli Instituto superior de formación y recursos en red para profesorado fitxara.

Erabilera-adibidea

Fitxen artean higitzeko aukera dago, horretarako sakatu CTRL eta dagokion ordena-zenbakia. Kasu honetan, sakatu CTRL+1 Ministerioaren webgunera joateko eta CTRL+2 Instituto superior de formación y recursos en red para profesorado webgunera joateko.

Itxi Instituto superior de formación y recursos en red para profesorado webgunea izenburuaren eskuin aldean dagoen gurutzean klik eginez:

Orain begiratu pantaila: fitxa bakarra dago.

  • Egin berriz klik Instituto superior de formación y recursos en red para profesorado webgunearen estekan, eta orain bai konturatuko zarela fitxa berri bat ireki dela.

Lehenengo fitxara joan eta estekan berriz klik eginez hirugarren fitxa bat irekiko dela ikusiko duzu.

  • Itxi irekita dituzun fitxa guztiak gurutzean klik eginez; azkenekoa ezingo duzu itxi, beti orri bat irekita egotea beharrezkoa baita.

Nabigatzen ari zarela helbide berri baterako fitxa berri bat erabili eta fitxa bat irekita mantendu nahi izanez gero, egin klik batuketaren ikurra duen ikonoan edo erabili CTRL+T.

Orain helbide berria nabigazioko tresna-barran idatzi, eta lehenengo fitxan Ministerioko baliabideen webgunea mantentzen jarraituko duzu.

Historia

Ikasgelarako baliabideak zure interesekoak badira, helbide hori nabigazioko tresna-barran idatz dezakezu:

genmagic.net

Tresna-barra begiratu, ikusiko duzu Mozilla Firefox nabigatzaileak automatikoki erantsi dizkiola http:// siglak eta webguneak zuzenean /educa karpetara eraman gaituela.Barra hori karpeten edo artxiboen baliabideen helbidea(URL) banatzeko erabiltzen da.

Nabigatzean bisitatu ditugun webgune guztiak historian erregistratuta gelditzen dira.

Puntu jakin batera itzuli nahi izanez gero eta atzera egiteko botoiarekin lortzen ez badugu, Historia menuaren bitartez egin dezakegu.

Bertan ikusiko ditugu azken aldian bisitatutako webguneak. Bilatzen ari zarena agertzen ez bada, Erakutsi historia aukera dezakezu, edo Azkenaldian itxitako fitxak, edo Azkenaldian itxitako leihoak.

Joan orri bat aurrera

Ez da denetarako klik egin beharrik

Internet en nabigatzen ari zaren bitartean gauzak ez dira beti uste duzun moduan gertatzen. Batzuetan webgune batek ez du behar bezala funtzionatzen, edo zure hanka-sartzeak gerta daitezke, sarean edo zerbitzarian erroreren bat gertatu da, edo zenbaitetan ez duzu informaziorik eguneratuena bistaratzen, adibidez. Agian guztia hasieratik hasi nahi duzu... Ekintza horietako bakoitzerako botoi bat topatuko duzu nabigazioko tresna-barran.

  • Joan orri bat atzera, joan orri bat aurrera, azkenaldiko orriak

Gorago ikusi dugu aurreko orrira itzultzeko Joan orri bat atzera botoia erabil dezakegula. Baina batzuetan urrats bat atzera egin, beste bat, eta beste bat, eta konturatzen gara oraintsu bisitatu dugun orrietako batera itzuli nahi genuela.

Bisitatu ditugun orrien zerrendan aurrera egiteko dago Joan orri bat aurrera botoia:

Galdu bazara eta oraintsu bisitatutako orriren batera itzuli nahi baduzu, sartu azkenaldiko orriak goitibeherako menuan.

  • Berritu uneko orria

Bisitatzen ari zaren orria arrazoiren bategatik sarea aldi batean deskonektatu delako, adibidez kargatzen ez bada, edo erakutsitako edukia eguneratu gabe badago, Berritu uneko orria botoia edo F5 sakatu ditzakezu.

  • Utzi orri hau kargatzeari

Okerreko esteka batean klik egiten baduzu edo orri batean sartu baina kargatzen denbora gehiegi behar badu, prozesua gelditu dezakezu Utzi orri hau kargatzeari botoian klik eginez.

  • Berriz hasi

Nabigatzailearen hasierako orrira itzuli nahi baduzu ( Mozilla Firefox nabigatzailean sartzean bistaratzen den lehen orrira), erabili Hasiera ikonoa:

  • Informazio gehiagorako

Webgune batean sartzen ari bazara eta ez bada guztiz kargatzen, erroreren bat dagoen ikus dezakezu egoera-barra begiratuta (pantailaren beheko aldean egon ohi da):

Ez bada egoera-barrarik agertzen Ikusi menuan aktibatu dezakezu:

Mozilla firefox: irudiak bilatzea

Irudiak bilatzea

Erabil dezagun nabigatzailea gure lanen batean irudi interesgarriren bat txertatzeko. Lehenengo Wikimedia Commons helbidean sartuko gara: http://commons.wikimedia.org/

Helbidean .org identifikadorea du irabazi-asmorik gabeko erakundea delako.

Irudi bat bilatzeko, bilaketarako laukian klik egin eta bilatzen ari zarena idatz dezakezu.

Adibidez, idatzi “plantas”. Emaitzen kopurua oso handia dela ikusiko duzu: 1229 irudi daude hitz horrekin lotuta!

Orrian testua bilatu funtzioa erabil dezakezu adibidez “flor” hitza bilatzeko.

Sakatu CTRL+F (edo erabili Bilatu, Editatu menuan) eta idatzi “flor”. Bilaketaren emaitza duten testuetan hitza nabarmenduko da. Mozilla Firefox nabigatzailearen funtzioetako bat da hau eta orri guztietan funtzionatzen du (testuetan soilik bilatzen du, ez irudi edo animazioetan).

Mozilla firefox: irudiak bilatzea

Egin klik Hurrengoa edo Aurrekoa botoietan bilatzen jarraitzeko. Bilaketa-barra ikusteari utzi nahi diozunean erabili ezkerreko aldean duen Itxi bilaketa barra ikonoa:

Bilatzen ari zinena topatu ez baduzu, Wikimedia Commons webguneari eskatu diezaiokezu “plantas” hitzerako bilaketaren hurrengo emaitzak erakusteko. Aukeratu aurreko 20ak ( previous 20 ) ikustea, hurrengo 20ak ( next 20 ), 50 ikustea, 100, 250 edo 500 argazki batera ikustea.

Webgune bat erabiltzen ari zaren guztietan esteken artean higitzeko TAB tekla erabil dezakezu (Q hizkiaren ezkerreko aldean, ikur hau duena)

Hala, saguaren erabilera ekidingo duzu eta lehenengo bistaratzean ikusi ez dien estekak topatuko dituzu.

Bilatzen ari zinen estekaren gainean zaudelarik, sakatu Intro tekla.

Egin klik pantailan 500 irudi ikusteko aukeran. Astiroago kargatzen dela konturatuko zara, eta gainera, ezingo dituzu irudi asko ikusi pantailaren neurria dela eta.

Aldi berean irudi gehiago ikusteko sakatu F11 tekla (edo aukeratu pantaila osoan, Ikusi menuan). Aukera horrekin tresna-barrak, egoera-barra eta beste hainbat elementu aldi baterako gordeko dira. Sakatu berriz ere F11 elementu guztiak ikusteko.

Ikusi menuko Zooma/ Urrundu aukera ere erabil dezakezu, edo sakatu CTRL eta - zeinua. Horrela letrak eta irudiak txikituko dira, eta aldi berean elementu gehiago bistaratu ahal izango duzu.

Erabili Ikusimenuko Zooma/ GerturatuedoZooma/ Berrezarri aukera berriz ere handitzeko edo benetako neurrira lehenesteko.

Ondoko tekla-konbinazioak ere erabil ditzakezu: CTRL++ (CTRL eta batuketa-zeinua) edo CTRL+0 (CTRL eta zero).

Mozilla firefox: irudiak bilatzea

Irudi interesgarri bat topatzen duzunean klik egin bere gainean. Irudia ikusiko duzu, irudiari buruzko informazioa eta baimenak (irudi horrekin zer egin dezakezun esaten dizu):

Irudian berriz ere klik eginez gero irudia soilik ikusiko duzu, informazio gehigarririk gabe. Eta berriz ere gainean klik eginez gero neurri osoan ikusiko duzu.

Egin klik irudiaren gainean saguaren eskuineko botoiarekin. Irudiari dagozkion aukerak ematen dituen menua agertuko da: Kopiatu irudia (aplikazioren batean itsasteko), Kopiatu irudiaren helbidea (irudi horretarako zuzeneko esteka lortzeko), Gorde irudia honela..., Bidali irudia..., etab.

Aukeratu Gorde irudia honela… aukera artxiboa zure ordenagailuan gordetzeko.

Mozilla firefox: Webguneetako helbideak gorde

laster-markak

Webgune erabilgarri eta interesgarriak bisitatzen ditugun heinean geroz eta gehiago kostatuko zaigu horien helbideak buruan hartzea eta bisitatutako orriak Historian topatzea.

Horregatik da oso erabilgarria gehien bisitatzen ditugun webguneak laster-markak menuan gordetzea.

Bisitatu Educared orria:

http://www.educared.net/

Helbide hori zure nabigatzailean gordetzeko erabili Laster-markak / Egin orriarenlaster-marka edo sakatu CTRL+D.

Orain, Educared webgunean sartu nahi duzunean laster-marken zerrendan topatuko duzu, Laster-markak menuan.

Mozilla firefox: Laster-markak menuan

Laster izango duzu laster-markak menuan esteka mordo bat, eta taldeka banatzea komenigarria izango da; hori guztia antolatzeko balio du Antolatu laster-markak... menuak.

Pantaila bat agertuko da, taldeka banatutako laster-markekin. Egin klik ezkerreko aldean ikusten dituzun triangeluetan talde horietako edukiak agertzeko edo ezkutatzeko:

Erabili saguaren eskuin aldeko botoia karpeta berri bat sortzeko, adibidez, “recursos para el aula” izenekoa.

Idatzi karpetaren izena eta deskribapen bat:

Karpeta ikusiko duzu, hutsik, ezkerreko zerrendan:

Arrastatu estekak sortu dituzun karpetetara.

Informazio gehiago eta IKT Hiztegia

Webgune bat besteen gainetik lehenetsi baduzu, adibidez Google bilatzailearen orria edo zure postarena, Mozilla Firefox nabigatzailearen hasiera-orri egin dezakezu.

Erabili Tresnak / Aukerak menua, eta bertan idatzi Mozilla Firefox nabigatzailea abiaraztean erakustea nahi duzun orria, edo, orria irekia baduzu, sakatu Erabili uneko orriak.

Mozilla Firefox nabigatzailearentzako prestazio gehiago lortu ahal izango duzu gehigarrien zerrendan begiratuta.

Erabili Tresnak menuko Gehigarriak aukera.

Gomendatutako gehigarrien deskribapena irakurri, edo gehiago bilatu Arakatu gehigarri guztiak aukeran klik eginez.

IKT Hiztegia
  • HTTP: Hyper Text Transfer Protocol, sarearen bitartez hipertestuak transferitzeko erabiltzen den protokoloa (arau-multzoa).

  • FTP: File Transfer Protocol, artxiboak sarera transferitzeko erabiltzen den protokoloa.

  • URL: Universal Resources Location, webgune baten Internet eko helbidea.

Mozilla firefox: Beste osagarri batzuk

Irakasleentzat interesgarri diren Mozilla Firefoxen beste osagarri batzuk

  • Euskalbar Hiztegiak On Line

On line hiztegien bilduma, itzulpenetarako oso baliagarriak.

Sartzeko, egin klik helbide honetan: https://addons.mozilla.org/eu/firefox/search?q=euskalbar&cat=all&advancedsearch=1&as=1&appid=1&lver=3.0&atype=0&pp=20&pid=2&sort=&lup =

  • Xuxen 4.0

Euskarazko testuetarako zuzentzaile ortografiko bikaina.

Sartzeko, egin klik helbide honetan:

https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/4020

  • Video DownloadHelper 4.6.5

Bideo-formatuen bihurgailua (ingelesez).

Sartzeko, egin klik helbide honetan:

https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/3006

Orri Ezberdinak, lengoaia ezberdinak

Aurkezpena

Hasiera batean (90eko hamarkadaren erdi aldean), webguneak estekadun testu hutseko dokumentuak ziren. Gero baliabideak (irudiak, animazioak) eta elkarreragina gehitzen joan ziren.

Gaur egun oso gutxi dira erabiltzailearekin elkarreragiten (iruzkinak uzteko aukera ematetik erabiltzaileek guztiz zehaztutako edukiak dituen webgune izateraino) ez duten webguneak.

Orri-Tipo ezberdinen adibideak ikusiko ditugu.

Paraíso del Logo

http://neoparaiso.com/logo/que-es-logo.html

Webgune soila

Paraíso del Logo webgunea da oso gune erabilgarriaren adibide bat; testua, estekak eta zenbait irudi ditu. Egileak soilik egindako edukia du, eta ez dago bisitarien iruzkinak jasotzeko espaziorik.

Helbidearen azken zatiari erreparatuz gero, orria html artxibo batez osatuta dagoela ikusten da:

http://neoparaiso.com/logo/que-es-logo.html

Pantaila-kapturan ikus dezakegu estekak kolore urdinez adierazten direla, eta eskuin aldean higidura-barra dagoenez edukiak beherantz jarraitzen du.

Web 1.0 izeneko web-orrien multzokoa da: informazio finkoa (gunearen egileak soilik argitaratutakoa) dutenak dira, edukia erregularki aldatzeko asmorik ez dutenak. Testua, estekak, irudiak eta animazioak izan ditzakete.

web 1.0 izena eta web 2.0 kontrajarriak dira, izan ere, bigarren kasuan erabiltzaileek sortutako edukiak dituzte webguneek, erregularki argitaratzen dira, eta erabiltzaile-komunitateak sortzeko joera izaten dute.

Informazio gehiago

Plug-in

Zenbait webgunek behar bezala funtziona dezaten osagai gehigarriak edo bereziak behar izaten dituzte, Plug-in deitutakoak, eta estandarretik kanpo dagoen edukia interpretatzea ahalbidetzen dute.

Oso erabilia den plug-in bat da Flash, haurrentzako webgune asko bistaratzeko beharrezkoa dena.

Adibidez, uptoten.com webgunean sartzean, lehendik Flash plugina deskargatua ez baduzu Mozilla Firefox nabigatzaileak berak eskainiko dizu.

Plug-in hori instalatu ostean jolasteko aukera izango duzu:

Webgune batek Flash plug-in hori erabiltzen ari den ala ez jakiteko, edozein animazioren gainean klik egin saguaren eskuineko botoiarekin eta ikusi menuak ematen dituen aukerak. Azken aukera Acerca de Adobe Flash Player… bada, gune honek plug-in a erabiltzen du.

Weblog / Blog / Bitacora

Fuentes de ciencias

http://fuentesdeciencia.wordpress.com/

 

Fuentes de ciencia gaur egun oso hedatua dagoen formatua duen webgunea da: WeBlog bat da, hau da, Blog bat edo Bitacora bat.

Aldizkako argitalpen moduan pentsatutako webgunea da blog bat, eta bertan, egileak (edo egileek) aldizka post izeneko testuak argitaratzen dituzte; orrian atzekoz aurrera agertzen dira post horiek: blog batean sartzean ikusten dugun lehenengo post-a egileak argitaratutako azkena da.

Post horietako bakoitzak titulua izaten du, testu-gorputza eta, oro har, irakurleek iruzkinak uzteko espazioa.

 

Ejemplo de uso

Egileek post-en sailkapena lantzen dute etiketen bidez. Etiketa horiek etiketa-laino izeneko formatuan ager daitezke: hitz edo esaldi multzoa, etiketen artean gehien ageri diren hitz edo esaldiak neurri handiagoan erakusten dira, eta gutxien agertzen direnak, berriz, neurri txikiagoan.

Hitz horietako batean klik eginez etiketa horrekin sailkatutako post guztiak ikusiko dituzu:

Weblog / Blog / Bitacora

Blogetan ikusi ohi den beste elementu bat Blogroll da, hau da, lantzen den gaiarekin lotura duten edo egilearen ezagunek idatzitakoak diren gomendatutako bestelako blogen multzoa; egileak irakurri ohi dituenak ere agertzeko aukera dago.

Aurreko post-ak dataren arabera antolatuta ikus daitezke.

Garrantzizkoa da jakitea blog batean ez direla lehendik argitaratutako testuak eguneratzen (informazioa zaharkitua gelditu izanagatik, adibidez). Paperezko aldizkarien moduan, dagoeneko argitaratuta dagoen gairen baten inguruan berritasunak badaude, post berri bat sortuko da eta aurrez argitaratutakoaren erreferentzia egingo da esteka bidez.

Informazio gehiago

Blog bat sortzeko ez da ezagutza tekniko handirik izan behar, ezta zerbitzari edo ordaindutako hosting baten beharrik ere. Blogak sortzeko doako espazioak eskaintzen dituzten toki asko daude.

Hauek dira gehien erabiltzen direnak:

Wiki

Let’s TIC English

http://letsticenglish.wikispaces.com

Let’s TIC English wiki bat da.

Elkarlanerako gunea da Wiki bat, erabiltzaile askoren artean editatzen da.

Wiki en edukia etengabe eraikitzen ari den zerbait dela onartzen dugu. Horrela, wiki bat bisitatzen dugunean edukia moldatzeko aukera izango dugu bisitari anonimoek aldatzeko aukera irekia dagoenean ( guest, ingelesez), edo erabiltzaile bat sortu edo parte hartzeko baimena eskatu dezakegu.


Bestelako webguneetatik berehala bereizten dira wikiak. Hasteko, goiko aldean ia beti eztabaida-guneetara, azken edizioetara eta beste hainbat elementutara eramaten gaituzten fitxak ageri dira:

Wikiak pertsona-multzo batek editatutako orriak direnez, garrantzi handia du pertsona horietako bakoitzak zein aldaketa egin duen jakiteak.

Horregatik beti izango dugu eskuragarri erabiltzaile-izena eta honek egindako aldaketa adierazten digun historia:

Pertsona batek ez badu erabiltzaile-izenik, zerrendan Guest moduan agertuko da, ondoan IP helbidea duela.

Zerrenda horrek kontrolerako balio du, eta bandalismoak (erabiltzaile anonimo edo faltsuek fede txarrez egindako edizioak) ekidin edo erroreak konpontzeko, ekintza batean atzera eginez.

Informazio gehiago

Zure wikia sor dezakezu Wikispaces webgunean, eskuin aldean goian dagoen logotipoaren gainean klik eginez.

Baina ez ahaztu wikietan parte hartzea funtsezkoa dela, talde-lanetarako edo bisitariei edukietan parte hartzera gonbidatzeko egokia.

Portal web

Euskadi.net guneko Hezkuntzaren ataria

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/

Atari bat, bereziki, gai komunak dituzten hainbat webgunetara sartzeko aukera eskaintzen duen lekua da.

Gobernu-erakundeetako atariek gunea sortu duen erakundearen jarduerarekin lotutako proiektu eta baliabideen estekak eskaintzen dituzte.

Euskadi.net guneko Hezkuntza Atariako atal nagusian, ikasle eta irakasleentzako baliabideak eskura daitezke, hala nola, beka, laguntza eta diru-laguntzen inguruko informazioa, etab.

Bestalde, zenbait atarik, foroak edo urrutiko erregimeneko hezkuntza-plataformak bezalako komunikazio-bideak ere eskaintzen dituzte.

 

 

Informazio gehiago

Ohikoa da orri bat Atari gisa hartzea, hainbat baliabidetara sartzeko atea baita, nahiz eta lantzen duen gaia mugatua izan eta baliabideak, berriz, orijinalak. Horren adibide dugu Leer.es:

Pequenet izeneko haur-atariak bere baliabideak eta erabiltzaileentzat jarduera-proposamenak ditu, bai eta ipuin- eta igarkizun-lehiaketak ere:

Bilatzaileak

Google

www.google.es

Bilatzaileak datu-base batean webguneak bilatzeko algoritmo bat duten web-orriak dira.

Une hauetan gehien erabiltzen dena Google da. Bilaketa-motor batekin lan egiten du: web-orriak gainbegiratu eta bere datu-basera gehitzen dituen programa da. Beraz, Google bilatzailean zerbait bilatzen ari garenean, ez gara hertsiki Interneten bilatzen ari, Google bilatzailearen datu-basean baizik. Ziur aski, datu-base hori osatuagoa da, baina ez da ez bakarra eta ezta egoera guztietarako onena ere.

Norbaitek web-orri berri bat sortzen duenean, ziur aski, denbora asko pasako da bilatzaileek aurkitu arte. Bilatzaileek aurki dezaten, egileak Google bilatzailearen guneen zerrenda-orrian gehitu eta beste orri batzuek bere orrirako esteka egiten ahalegindu behar du.

 

Informazio gehiago

Google ospetsuaz gain, beste bilaketa-tresna ugari daude.

Yahoo! bezalako zenbait atari oso ezagun webguneen direktorio gisa hasi ziren eta -nahiz eta jada ez den beren zerbitzu nagusiena- beste bide interesgarri bat izaten jarraitzen dute.


Altavista bilatzaile tradizionaletako bat da


Dogpile meta-bilatzaile bat da: aldi berean hainbat bilatzailetan bilatzen duen gune bat.

Ahaztu ezin diren hainbat gune

Youtube

Interneteko hainbat gune bereziki ospetsuak dira. Lehenak edo onenak direlako dira ospetsuak, baina bereziki, beren izenak eskaintzen dutenaren sinonimo bihurtu direlako esan genezake direla ospetsuak.

Lau webgune hauen kasua da. Ezagutzen ez badituzu zure Laster-marken menuan gehitu beharko zenituzke informazioa edo materiala bilatzerakoan horietara itzultzeko.

www.youtube.com

YouTube bideoak igo eta bilatzeko Interneteko gunerik ospetsuena da.
Web 2.0 izeneko gune paradigmatiko horietako bat da, bere orijinaltasuna eduki guztiak erabiltzaileek sortzen dituztela baita.

Bideo baten bila al zabiltza? Sar zaitez Youtuben eta bilaketa-koadroan zenbait hitz idatzi. Ziur baliagarri izango zaizun materialen bat aurkituko duzula.

Bideoak ikusi ahal izateko Flash plug-ina instalatua eta Interneterako konexio ona izan beharko duzu, sarean barna transmititzen den informazio-kopuru handia baita eta bideoak ikusterakoan, deskarga bera oso geldoa izango da konexioa banda zabalekoa ez bada.

Wikipedia

Wikipedia

http://es.wikipedia.org/

Wikipedia Web 2.0ko beste gune paradigmatiko bat da. Lankidetzako entziklopedia bat denez, eduki guztia erabiltzaileek sortutakoa da eta hori kontrolatzeaz Liburuzain deituriko erabiltzaile bereziak arduratzen dira.

Nola eraiki dezakete entziklopedia bat bere irakurleek?

Wikipedia komunitate baten boterearen erakustaldi interesgarriena da. Bere kolaboratzaileak irakurleak direla egia da, baina irakurle horietako asko, komunitatea laguntzeko, beren artikuluak Wikipedian editatzea erabakitzen duten hezkuntza-profesionalak edo zientzialariak dira.

Ez da ia artikulurik erabiltzaile bakar batek osorik idatzia, Wikipedia funtsean Wiki bat baita.

Wikipediako edukia komunitateak editatua izateak bere kalitatearen inguruko zalantzak sortzen badizkizu, hori ona da!

Oso garrantzitsua da Interneteko edozein gunetan aurkitutako informazio guztia hainbat iturrirekin alderatzea, ezerk ez baitu bermatzen egileak bigarren asmo bat ez izatea argitaratu duenean edo, sinpleki, gaiaren inguruko ezagutza egokirik ez duen pertsona izatea.

Ikasgelarako baliabideak

JClic

http://clic.xtec.cat

Zona Clic ikasgelarako aplikazio txikiak bilatzeko aukera eskaintzen duen gunea da. Aplikazio horiek Jclic programarekin landuta daude, bereziki ikasgelarako buru-hausgarriak, bikote-jarduerak eta beste jarduera batzuk sortzeko diseinatu den programarekin.


Ikasgelarako jarduera bila bazabiltza, egin klik actividades ikonoan eta Buscar actividades estekan.

  • Maila jakin baterako, hizkuntzen arabera edo gai baten inguruko jarduerak bilatu ahal izango dituzu.
  • Linean dauden jarduerak erabil ditzakezu ordenagailua etengabe konektatua badago, edo zure ikasleen ordenagailuetan Jclic programa instala dezakezu eta ikasgelan erabiliko dituzun jarduerak deskargatu. Hala, ikasgelan jarduera erabiltzerakoan ez duzu konexioaren mende egon behar.

Zure jarduerak sortzeko, Jclic author tresna lortu beharko duzu webgune honetan bertan..

Gizarte-sareak

Ning

www.ning.com

Gizarte-sareak erabiltzaileei beren espazioa sortu eta komunikaziorako harreman-sarea osatzeko aukera eskaintzen duten web-orriak dira.

Ning guneak minutu batzuetan gizarte-sarea sortzeko aukera eskaintzen dio edozein erabiltzaileri. Horregatik, azken garaiotan, Ning sare kopurua izugarri handitu da.

Nola erabiltzen da Ning sare bat?

Ning sare batera iristen zarenean, berehala ohartzen zara ".ning.com" amaitzen den helbideagatik. Ikus dezagun, adibidez, Internet en el Aula: http://internetaula.ning.com/

Ning sare batera iristen zarenean, pantailaren erdigunean, bertako elkarrizketak irakur ditzakezu, azken gertaerak ikusi, komunitateak zenbat kide dituen jakin, foroetara sartu, talde, argazki edo bideoak eskuratu.

  • Gizarte-sarean parte hartzeko, lehen pausua izena ematea da erabiltzaile gisa, Registrarse estekan klik eginez
  • Izena eman ondoren, foroetan mezuak utzi ahal izango dituzu, zure orri pertsonala editatu eta sareko hainbat gertaeren inguruko oharrak jaso posta elektronikoaren bidez.

...Eta orain, praktikatzea besterik ez duzu!

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik-behera): ikastaroaren orri nagusia ikonoa (hasiera), letra tamaina ikonoa, modulua imprimatu ikonoa, laguntzarako sarbide ikonoa, edukien aurkibide ikonoa.
  2. Materialaren izen barra eta atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo orrialdea edo aurrekoa).
  4. Eduki gunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Ejecutar

Instalazio estandarra

Nabigatzailea

Joan orri bat atzera

irudiak bilatzea

irudiak bilatzea

Etiketa

Wiki

Ikasgelarako baliabideak

Instala JClic