KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Diseinatu modu errazean ikasturteko zure egutegi-agenda birtuala
IbilbideaZer da Google Calendar?Zer da Google Calendar?IKT ProgramazioaKasu Praktikoa:Ikasgelako agenda egutegi birtuala sortzeaKasu Praktikoa:Ikasgelako agenda egutegi birtuala sortzeaKasu Praktikoa:Ikasgelako agenda egutegi birtuala sortzeaKasu Praktikoa:Ikasgelako agenda egutegi birtuala sortzeaAriketa:Ikasturteko kontrolen eta irteeren egutegiaAriketa:Ikasturteko kontrolen eta irteeren egutegiaAriketa:Ikasturteko kontrolen eta irteeren egutegiaAutoebaluazio JarduerakAutoebaluazio Jarduerak
1 de 13
0%
Aurkibidea
Kredituak
Glosario
Kredituak
© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Maite Vílchez eta Antonio Cara
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Glosario

    Ibilbidea

    Zer egingo dugu?

    Kapsula-lantegi honetan, egutegi-agenda birtual bat oso modu errazean nola sortu eta pertsonalizatu azalduko dugu. Horren helburua da ikasleekin, beste irakasle batzuekin eta familiekin ere ikasgelako lanaren inguruko edozein motatako gertaera programatu eta jasotzea. Hori guztia oso modu erraz eta sendoan egingo dugu, 2.0 web-aplikazio batetik abiatuta:Google Calendar.

    Iturria: Morguefile

    Zein urrats emango ditugu?

    1. Hasteko, lantegia garatzeko erabiliko dugun tresna (Google Calendar) ikuspegi orokorretik azalduko dugu.

    2. IKT Programazioa.
    3. Tresna hori nola erabiltzen den jakiteko, urratsez urrats azalduta, irakasleei zuzendutako kasu praktiko bat garatuko dugu Google Calendarrekin:Ikasgelako agenda-egutegi birtuala sortzea.

    4. Nork bere kasa praktikatzeko, ariketa bat planteatuko dugu Google Calendar aplikatuta: Ikasturteko kontrolen eta irteeren egutegia familiekin partekatzeko.

    5. Amaitzeko, kapsula-lantegiko zenbait autoebaluazio-jarduera proposatzen ditugu, jorratutako kontzeptuak eta prozedurak errazago barneratu eta ulertzeko.

    Nola aurkezten ditugu materialak?

    Zenbait formatu konbinatuta, kapsula-lantegiko edukiekin lan egiteko hainbat aukera eskaintzearren:

    • Bertsio osoa inprimagai, PDF formatuan.

    • Bertsio elektronikoa  WEB formatuan.

    • Bideotutoretza bertsioa,  atal batzuk. 

    Eta, gehiago luzatu gabe... has gaitezen lanean!

    Zer da Google Calendar?

    Zer da Google Calendar?

    Google Calendar doako tresna da, Internetbidezagenda birtual bat sortzeko, eguneratzeko eta beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera ematen duena. Googlek sortu dituen eta elkarrekin lotzen diren tresnetako bat da. Horien artean, Gmail, Picasa (argazki-galeria), Google Docs (on line dokumentuak) eta Google faktoriako beste hainbat soluzio daude.

    Tutorial honen helburua da agenda-egutegi birtual bat sortzea eta ikasgelan hura irakasle-klaustroarekin edota familiekin ere nola erabili jakiteko zenbait orientabide ematea. Zalantzarik gabe,Google Calendar ikastetxeen eguneroko lanean erabiltzen diren eskolako agenden eta egutegien osagai bikaina da.

    Google Calendarrek oso programazio sinplea eta agerikoa du, eta horrek erraztu egiten du hura intuizioz erabiltzea. Hasteko, hori egiaztatzearren, tresnaren interfazea erakusten dugu. Itxura hau du:

    1. Egunaren, astearen, hilaren eta agendaren araberako bistaratzea. Inprimatzeko aukera ere ematen du.

    2. Sarbide azkarreko miniegutegia.

    3. “Mis calendarios” (nire egutegiak): sortutako egutegi guztiak erakusten ditu. Koloreen bidez nabarmendu ditzakegu, errazago bereiz ditzagun.

    4. Ordu-panelean, erakutsitako gertaera guztiak jaso eta bistaratzen dira, aukeratutako ikuspegiaren arabera: eguna, astea, hila...


    Dituen funtzionalitate nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

      • Gertaerak argitaratzea.

      • Erabiltzaileei gonbidapenak bidaltzea, gertaera jakin batzuetan sar daitezen eta guri iruzkinak helarazteko aukera izan dezaten.

      • Google Calendarren beste erabiltzaile batzuekin egutegiak partekatzea eta horiek argitaratzea, dagokion URL helbidean sartzen den edozein erabiltzailerentzat sargarriak izan daitezen (alderdi hori 3. Ariketa atalean jorratuko da).

      • Gertaerak aurkitzeko bilaketa sinpleak egitea.

      • Gertaerak telefono mugikorraren bidez jakinaraztea, jakinarazpenak edo oroigarriak jasotzeko.

    Lehenik eta behin, ezagutu ditzagun funtzionalitate horiek.

    Zer da Google Calendar?

    Gertaerak argitaratzea

    Edozein gertaera argitaratzeko ez ezik, hura beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera dago. Era berean, egutegia inprimatzeko, partekatzeko edo fitxategi moduan esportatzeko aukera ematen du.

    Gonbidapenak

    Gonbidapenak sor daitezke gure egutegiko gertaera jakin batean sartzeko, eta gonbidatuen erantzunak eta iruzkinak jasotzeko, Google Calendarren erabiltzaile izan beharrik gabe.

    Egutegia partekatzea

    Gertaerak bezala, egutegiak edo agendak partekatzeko aukera dago. Adibidez, irakasleen artean egutegi bat parteka dezakegu, guztien intereseko gertaeren edo bileren berri emateko.

    Bilaketak

    Datak edo gertaerak aurkitzea erraza da, bilaketak egiteko eremutik. Oso aukera erabilgarria da.

    Sarbidea mugikorretik

    Agenda-egutegian erregistratzen den guztia telefono mugikorrarekin konekta daiteke. Hala, gertaeren jakinarazpenak eta oroigarriak jasotzen dira.

    Eta, orain, Google Calendar zer den pixka bat gehiago badakizunez, hel diezaiogun kasu praktikoari.

    IKT Programazioa

    IKT gaitasunak*

    *Esparruak:

    M. Metodologikoa

    P. Profesionala

    T. Teknologikoa

    <J. Jarrerazkoa

    M. Google Calendar erabiltzea jarduera pedagogikoetan laguntza emateko material didaktikoa prestatzean, etorkizuneko lan-jarduna hobetzeko.

    P. Administrazio- eta irakaskuntza-zereginetan laguntzeko materialak garatzea.

    P. Gmail erabiltzea eskola-elkartearen baitan komunikatu eta lankidetzan aritzeko.

    T. Interneten berezko kontzeptuak eta tresnak (esaterako, Google Calendar) erabiltzea, informazioa hedatzeko eta urrutiko komunikazioak ezartzeko asmoz.

    T. Google Calendar bezalako inguruneak jarrera kritikoaz arakatu eta aztertzea, IKTen berezko lengoaiak interpretatu eta ulertzeko, eta jardueretan parte hartzean autonomia eskuratzeko.

    J. Ekarpen teknologikoen aurrean jarrera irekia, arduratsua eta kritikoa garatzea.

    J. Ikaskuntzaren eta garapenaren aurrean jarrera positiboa izatea.

    J. Teknologien aurrean jarrera irekia, arduratsua eta kritikoa erakustea.

    IKTarekin lotutako berariazko helburuak

    • Gmailetik Google Calendarren sartzea.

    • Google Calendarren oinarrizko funtzioak erabiltzea.

    • Egutegi bat sortzea.

    • Sistemaren tresnak erabiltzea, adibidez: gertaerak txertatzea eta egutegia partekatzea.

    IKT edukiak

    • Google Calendarren egutegi profesional bat sortzea.

    • Google Calendar konfiguratzeko aukera aurreratuak.

    • Gertaera bat sortzea eta egutegia partekatzea.

    Gutxieneko eskakizunak

    • Informatika-ekipoei eta sistema eragileari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

    • Internet bidezko nabigazioari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

    Autoebaluaziorako irizpideak

    • Google Calendarren behar bezala sartzea Gmail posta-kontuaren bidez.

    • Google Calendarrekin egutegiak diseinatu eta kudeatzea.

    • Google Calendarren tresnak erabiltzen jakitea, adibidez: gertaerak txertatzea eta egutegiak partekatzea.

    * "Eskola 2.0" proposameneko LH 5. mailako ikasleentzako IKT konpetentzien itemak. Eranskinatik aterata "IKT Konpetentzia mapak".

    Kasu Praktikoa:Ikasgelako agenda egutegi birtuala sortzea

    Kasu praktikoa

    Jarraian, Google Calendarrekin ikasgelako agenda-egutegia nola diseinatu eta zenbait funtzionalitate interesgarri nola erabili azalduko dugu urratsez urrats. Honako ibilbide hau egingo dugu elkarrekin:

    1. Gmailen posta-kontu bat sortu, oraindik erabiltzaile ez bazara; aldez aurretik nahitaez bete beharreko eskakizuna baita aplikazioa erabiltzen hasteko.
    2. Google Calendarren sartu eta ikasgai bakoitzerako ikasturteko egutegia sortu.
    3. Partekatzeko beste egutegi bat sortu, ikastetxeko irakasle taldeen arteko bilerak bertan erregistratzeko.
    4. Beste egutegi bat gaitu, ikasgelako ikasle guztien urtebetetzeak bertan jasotzeko.

    Prest al zaude? Ziur baietz! Has gaitezen...

    Gmail Posta Kontua

    Sartu zure Gmailkontuan, jadanik baldin badaukazu, edota sortu kontu bat. Horretarako, konektatu http://www.gmail.com helbidera eta egin klik Crea una cuenta (sortu kontu bat) aukeraren gainean.

    Bete ezazu Gmailek erakutsiko dizun formularioa. Datu gogoraerrazak erabiltzea gomendatzen da, pertsonalak nahiz ikastetxearenak izanik ere. Formularioa bete eta zerbitzuaren baldintzak onartu ondoren, kontua automatikoki sortuko da.

    Itzuli Gmailera (http://www.gmail.com) eta sartu zure kontu berriaren datuak (erabiltzailea eta pasahitza):

    Sartu zure Gmail kontuan (goiko panela). Bertatik Google Calendarrera irits zaitezke, hurrengo irudian adierazten den bezala. Calendar fitxan klik egitean, logoa automatikoki aldatuko da eta posta elektronikoko kontutik Google Calendarreko kontura pasatuko da, edo alderantziz.

    Kasu Praktikoa:Ikasgelako agenda egutegi birtuala sortzea

    Google Calendarren sartu eta ikasgai bakoitzerako ikasturteko egutegia sortu

    Mis calendarios (nire egutegiak) paneletik, egutegi bat sor dezakezu Crear (sortu) aukeraren gainean klik eginda. Gure kasuan, “CLASES DE 5º” (5.Mailako klaseak) izendatuko dugun egutegiari alta emango diogu.

    Kurtsoko irakasgaiak sartuko ditugu. Egutegiaren gainean dagoen Crear evento (sortu gertaera) aukeratik lehen oharpena argitara dezakezu, edota zuzenean klik egin ordu-panelean eta Crear evento sakatu xehetasunak gordetzeko.

    Gertaera erregistratuta geratuko da eta ordutegian jasoko da; hori bezain erraza.

    Egun horretan irakasgaian emango dugunaren inguruko informazioa gaineratu dezakegu. Horretarako, gertaeraren xehetasunak editatuko ditugu.

    Esaterako, zenbaki arruntak eta erromatarrak azalduko ditugula ohartaraziko dugu. Hala, “CLASES DE 5º” (5.eko klaseak) izeneko gure egutegiari buruzko informazioa sar dezakegu.

    Egutegia osatzen jarraituko dugu. Adibidez, “LENGUA” (hizkuntza) gaineratu eta “cada lunes, miércoles y viernes” (astelehenero, asteazkenero eta ostiralero) errepikatzen denaren aukera hautatuko dugu. 2010/6/23ra arte errepikatzen dela adieraziko dugu eta ordu-panelean automatikoki markatuko da.

    Kasu Praktikoa:Ikasgelako agenda egutegi birtuala sortzea

    Partekatzeko beste egutegi bat sortu, ikastetxeko irakasle taldeen arteko bilerak bertan erregistratzeko.

    Orain, beste egutegi bat sortuko dugu Crear (sortu) fitxan, Mis calendarios (nire egutegiak) panelean.

    Egutegiari “REUNIONES DEL CENTRO” (ikastetxeko bilerak) izena emango diogu. Automatikoki, alboko menuan bi egutegiak ikusi ahal izango ditugu.

    Aurreko prozedurari jarraituz, eman alta gertaera bati eta gorde ezazu, “REUNIONES DE CENTRO” (ikastetxeko bilerak) egutegia aukeratuta.

    Gertaera beste kolore batekin gordeko da, egutegi berriari dagokion kolorearekin, hain zuzen.

    Partekatu gertaera eta gonbidatu ikastetxeko kideak. Zerrenda pertsona bat baino gehiagokoa bada, haien e-mail helbideak komaz bereizita sartu beharko dituzu. Gonbidatuek Google Calendar erabiltzen ez badute ere, egutegi horretan sartu ahal izango dira euren iruzkinak helarazteko.

    Kasu Praktikoa:Ikasgelako agenda egutegi birtuala sortzea

    Beste egutegi bat gaitu, ikasgelako ikasle guztien urtebetetzeak bertan jasotzeko.

    Ikasleentzako beste egutegi bat sortuko dugu. Osatu agenda urtebetetze-egunekin; adibidez, “CUMPLEAÑOS 5º B” (urtebetetzeak 5. B) egutegia sortuta.

    Xehetasunetan, gertaerak egun osoa irauten duela adierazi. Urtebetetzea panelaren goiburuan agertuko da.

    Dagoeneko sortutako beste egutegi batzuk ere inporta ditzakezu, esate baterako, zure herriko eta/edo autonomia-erkidegoko jaiegunei dagozkienak. Horretarako, egin klik Configuración (konfigurazioa) aukeran eta, jarraian, egin Explorar calendarios interesantes (arakatu egutegi interesgarriak) eta Importar (inportatu).

    Ariketa:Ikasturteko kontrolen eta irteeren egutegia

    Ariketa

    Tutorialaren aurreko puntuetan, Google Calendar oro har aurkeztu eta kasu praktiko bat jorratu dugu; eta, kasu praktiko horretan, zenbait egutegi sortu ditugu. Orain, tresnarekin praktikatzen jarraituko dugu. Horretarako, CALENDARIO DE CONTROLES Y SALIDAS DEL CURSO (ikasturteko kontrolen eta irteeren egutegia) sortuko dugu familiekin partekatzeko.

    Ariketa egiteko urratsak honako hauek dira:
    • Gmailen posta-kontu bat sortu, oraindik erabiltzaile ez bazara; aldez aurretik nahitaez bete beharreko eskakizuna baita hasi ahal izateko.
    • Google Calendarren sartu eta “CALENDARIO DE CONTROLES Y SALIDAS” (kontrolen eta irteeren egutegia) diseinatu.
    • Egutegia gurasoekin partekatu edo IGEaren (Ikasleen Gurasoen Elkartea) web-orrian argitaratu, bertatik sar daitezen.

    Iturria: Morguefile

    Saiatu!

    Gmail Kontua

    Praktika atalean deskribatutako urratsak eman, Gmailen erabiltzaile bazara (1) nahiz oraindik sarbide-konturik ez baduzu ere (2).

    Ariketa:Ikasturteko kontrolen eta irteeren egutegia

    Kontrolen eta irteeren egutegia

    SartuGoogle Calendarren eta sortu egutegi bat, esaterako, “CONTROLES Y SALIDAS” (kontrolak eta irteerak) izenarekin.

    Egutegi berria ezkerraldean agertuko da beste kolore batekin, oraingoan gorriz.

    Kasurako, 15ean irakasleak Matematikako lehen unitatearen kontrola egingo du, eta horrela jasoaraziko du.

    Bestalde, urriaren 20an Zientziaren Museora irtenaldi bat egitea aurreikusi da. Hori erregistratzeko, gertaera bat sortu behar da.

    Irtenaldiaren xehetasunak ondoren erregistra daitezke, informazioa osatzeko.

    Ariketa:Ikasturteko kontrolen eta irteeren egutegia

    Partekatu egutegia familiekin

    Egin klik Configuración (konfigurazioa) aukeran eta, zure egutegi guztien artean, hautatu Compartir este calendario (partekatu egutegi hau) aukera.

    Gurasoen kolektiboak baterako posta-helbidea baldin badu, hura adierazi eta “Consultar todos los detalles del evento” (kontsultatu gertaeraren xehetasun guztiak) aukera hautatu besterik ez dugu egin behar. Hala ez bada, familien kontu guztiak erregistra ditzakegu, komaz bereizita. Urrats hori eman ondoren, Guardar (gorde) aukeran klik egin behar da, besterik gabe.

    FamiliekGoogle Calendar erabiltzailerik ez badute, beste aukera bat da egutegia argitaratzea. Horretarako, egutegiaren Html helbidea jakinaraziko diegu. Nola? Pantailaren ezkerraldeko egutegi-zerrendan, egin klik aukerak zabaltzeko gezian (argitaratu nahi dugun egutegiaren izenaren eskuinaldean dago). Agertuko den aukeren pantaila berrian, Dirección del calendario (egutegiaren helbidea) atalean, egin klik icono Html (Html ikonoa) aukeran. Zabalduko den leihoan, egutegiaren URLa agertuko da. Familiekin helbide hori partekatuta besterik gabe, egutegian sartu ahal izango dira, Google Calendar erabiltzen ez badute ere.

    Iradoki dugunez, IGEaren web-orrian egutegia argitaratzeko aukera ere badago. Horretarako, zoaz Configuración (konfigurazioa) aukerara eta egin klik “CONTROLES Y SALIDAS” (kontrolak eta irteerak) egutegian.

    Zenbait menu ikusiko dituzu. Interesatzen zaigunak Incrustar este calendario (txertatu egutegi hau) du izenburua.

    Kopiatu html kodea eta bidali posta elektronikoz IGEaren web-orriaren administratzaileari, hark argitaratu ahal dezan. Denbora errealean eguneratuko da.

    Gehiago jakitea

    Gaia sakondu nahi baduzu, esteka honetan aurkituko duzu Google Calendar: herramienta de gestión de calendarios inguruko tutoretza laguntza

    http://didacticatic.educacontic.es/...

    Autoebaluazio Jarduerak

    Autoebaluazio Jarduerak

    Sinetsita gaude tutorialaren autoebaluazio hoberena gauza berriak ikasi izanaren eta proposatutako edukiekin praktikatu izanaren emaitza dela.

    Hala eta guztiz ere, Google Calendarren kontzeptuari, funtzionalitateari eta ikasgelan izan ditzakeen erabilerei buruzko zalantzaren bat geratu bazaizue, zuen autoebaluazio pertsonalagorako honako jarduera hauek proposatzen dizkizuegu:

    • Labur-labur gogoeta egiteko proposamena.

    • Galdeketa erraz bat.

    Iturria: Morguefile

    Gogoetak ozenki

    Kapsula-lantegi hau egin ondoren, hiru galdera hauek proposatzen dizkizugu:

    Erabilgarria iruditzen al zaizu Google Calendar zure jardun profesional eta pertsonalerako eta/edo zure lankideekiko?

    Zure ustez, Google Calendar ikasleentzako (eta haien familientzako) lagungarria eta motibagarria izan al daiteke ikasturteko zereginak antolatu eta planifikatzeko ohituran?

    Google Calendar aplikatu al liteke, Lehen Hezkuntzako 5. kurtsoko programaren barruan, ikasleekin egiteko curriculum-edukiko jardueraren batean?

    Interesgarria iruditzen al zaizu zeure egutegiari beste egutegi batzuk gaineratzeko aukera kontuan hartzea (Ilargiaren faseak, egutegi musulmana edo ikasgelan dauden ikasle atzerritarren kulturari buruzkoa...)?

    Autoebaluazio Jarduerak

    Galdeketa laburra

    Hautatu aukera zuzena. Galdera bakoitzerako bakarra dago.

    Laguntza

    Laguntza
    1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
    2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
    3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
    4. Edukiak.

    Egilea:

    Pau Casacuberta

    CLASES DE 5º

    Crear evento

    Ikastetxeko bilerak

    Evento cumpleaños

    Evento