STEAM

Ikastetxeen esperientziak – Experiencias de centros

https://steamgune.euskadi.eus/image/layout_set_logo?img_id=84563&t=1613040565898

 BOLERO

Zenb. – Nº: 60

Ikasturtea - Curso

Proiektuaren helburuak – Objetivos del proyecto

2020-2021

·         Bizitzen ari garen COVID-19aren ondoriozko egoera honetan babes-neurriak hartzearen garrantziaz kontzientziatzea; ikerketa zientifikoaren metodoen berezko trebetasunak eskuratzea, esperimentazioaren eta/edo ikerketaren bidez, oinarri teorikoak zabaltzea, sakontzea, finkatzea, egitea eta egiaztatzea; egindako lanaren emaitza den azken produktua egiteko bitartekoak ezagutzea eta produktuaren ezaugarrietara ondoen egokitzen dena aukeratzea.

Etapa-mailak – Etapa-cursos

DBH3

Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto 

Proiektuari izena jartzerakoan musika lan bat aukeratu da, Maurice Ravelen “Bolero” izeneko musika lan ospetsua, musikaegileak orain dela ia 100 urte sortutakoa. Lan honek gai nagusia errepikatzen du tonu berean 9 aldiz erritmo-oinarri konstante bati jarraituz eta orkestrazio desberdinak erabiliz ehundura aldatzeko eta "in crescendo" sortzeko. Amaieran orkestra osoak gai nagusia interpretatzen du bariazio bat sartuz eta musika-eztanda batekin bukatuz, estasia probokatuz. Zentzu horretan STEAM proiektu honetan gai nagusia ikuspuntu desberdinetatik aztertzen da, ikasgai bakoitzetik (Fisika-Kimika, Biologia-Geologia eta Teknologia batez ere, Matematika eta Plastika ere parte hartuz) ematen dena, ikasgai bakoitzak “tinbre” desberdina aportatuz baina beti gai nagusia berdina izanik, eta prozesuaren amaieran lortu nahi  den ezagutza arlo guztien batura izango da, honen produktu finala beste batzuei ezagutaraztea ikaslearen xedea  eta motibazioa izanik. 2020-2021 ikasturterako pentsatutako “Boleroan” ikerketa zientifiko-teknologikoan ardaztutako lana garatu nahi da eta txertatuko den eguneroko bizitzako testuingurua KORONABIRUSA ETA BABES-NEURRIAK izango da eta DBHko 3. mailan garatuko da.

Gehiago ezagutzeko – Para saber más

·         https://view.genial.ly/5fd0b02ede10530d14f6ce11/presentation-bolero-20-21

 

 

Ikastetxea:  015087  IES ETXEBARRI BHI

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png