bn_logoa IRAKURLE DIGITALA eu | es

"Irakurle digitala" irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleei (dislexia eta abar) bere irakurketa-idazketa prozesuan laguntzeko tresna bat da. Beste ikasle askorentzat ere (ikusmen urritasuna, hizkuntzari lotuko nahasmenak, besteak beste) lagungarria izan daiteke. Orohar, testu eta ahoskera uztartzeko ariketak prestatzeko baliagarria.

Ikasleek landu behar dituzten testuak tresna honen bidez entzun ahal izango dituzte. Testuak, esaldiz esaldi, soinu bihurtzen dira automatikoki Interneten atxikitzen den ahots-sintesi sistemari esker.

Testuak euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez egon ahal izango dira, eta sistemak testuari dagokion ahots sintetikoa sortuko du, tonu eta soinu naturalarekin eta hizkuntza bakoitzari dagokion ahoskerarekin.

Sistema ahalik eta plataforma gehienetan ibili ahal izateko bi hedapen sortu dira, bata Mozilla Firefox nabegatzaileari gehitzeko eta bestea Google Chrome nabegatzaileari gehitzeko. Hedapenak erabiltzailearen ordenagailuetako nabegatzaileetan instalatu behar dira, sistema eragilea edozein delarik (Windows, Linux, Mac).

Horrez gero, Web orrietako testuak eta PDFak irakurtzeko-entzuteko Firefox zein Chrome nabigatzailea erabiliko da. Ofimatikako testuak (doc, docx, odt...) irakurri-entzun ahal izateko aurretik pdf edo Google Docs bihurtu beharko dira.

Hedapena instalatuz gero aukera berri bat Botoia agertuko da tresna barran irakurle digitalaren kontrolak agertarazteko:

kontrolak

 

firefox                                                                        Chrome
 

Hedapenak eskuratu

android

Instalatzeko gida:

- Firefox

- Chrome

Bideotutorialak:

 

Eskuliburua

 

Iradokizunak: irakurledigitala@berritzegunenagusia.eus

Berritzegune Nagusia
Elhuyar
Aholab
Kudeatzailea
Plugin garatzailea
Ahots sintesia

Hezkuntza Saila

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza - Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunaren trataera