IRAKURLE DIGITALA | eu | es |
"Irakurle digitala" irakurketa-idazketa prozesuan irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleak laguntzeko tresna bat da (dislexia adibidez). Beste ikasle askorentzat ere (ikusmen urritasuna edo hizkuntzari lotuko nahasmenak dituztenentzat, besteak beste) lagungarria izan daiteke.
Orohar, testu eta ahoskera uztartzeko ariketak prestatzeko baliagarria da.
Ikasleek landu behar dituzten testuak tresna honen bidez entzun ahal izango dituzte. Testuak, esaldiz esaldi, soinu bihurtzen dira automatikoki Interneten atxikitzen den ahots-sintesi sistemari esker.
Sei hizkuntza barne hartzen ditu Irakurle Digitalak: euskara, gaztelania, ingelesa, frantzesa, galiziera eta katalana.
Nola instalatu Irakurle Digitala Firefox nabigatzailean? |
Nola instalatu Irakurle Digitala Chrome eta Edge nabigatzaileetan? |
Zalantzarik? irakurledigitala@berritzegunenagusia.eus
Kudeatzailea |
Plugin garatzailea |
Ahots sintesia |
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza - Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunaren trataera