Ikastetxeen esperientziak – Experiencias de centros

 15 minutu irakurtzen

Zenb. – Nş: 96

Norentzako? – Digido a…

Kop. –

Data - Fecha

Denbora - Tiempo

Gaia/k – Tema/s

Oharrak – Notas

DBH 1 eta 2ko ikastaldeei

120 ikasle gutxi gora behera

2018-2019 ikasturtearen 2. eta 3. hiruhilabeteetan

Otsaila bukaeratik maiatza bukaera arte

Irakurzaletasuna ---- Animación lectora

Irakurzaletasuna - Hábito lector

Helburuak - Objetivos

Lan-Edukiak – Contenidos de trabajo

Behar ditugun materialak – Materiales necesarios

Ikasleak irakurketaren kontra ez egotea eta irakurzaletasuna sustatzea.

Irakurzaletasuna bultzatzeko gustoko irakurgaiak eskolaratzea eta bertan erabiltzea

Bakoitzak irakurri nahi duen materiala.

Deskribapena – Descripción

Irakurketa plana diseinatzen hasi gara eta hainbat helburu ditu planak. Gehienak ikasleen ulermen maila hobetzera eta irakurzaletasuna sustatzera bideratuta daude.

Irakurzaletasuna sustatzeko jarduera pilotoa izan da hau: 15 minutu irakurtzen.

Honen helburua da ikastetxean ikasleei nahi dutena irakurtzeko 15 minutu ematea egunero.

3. ebaluaketan hasi gara 1. DBH eta 2. DBH ko taldeetan. Asteko egun bakoitzean, ikasgai ezberdinetan egin dute irakurketa eta 4 edo 3 orduko ikasgaia ematen duten 5 ikasgaitan.

Nola egin da? Klasearen hasieran 15 minutuz irakurri dute ikasle guztiek eta irakasleak.

Bakoitzak nahi duena irakurriko du: liburua, komikia, albuma, aldizkaria…. Irakaslearen baloraziorik gabe.

Irakurtzen ez duen ikasleak ezin du beste ezer egin. Egonean egon, isiltasunean.

Irakasleak ere nahi duena irakurriko du.

Ikasleei materiala etxetik ekartzea eskatu diegu. Halere, guk ikastetxeko liburutegitik liburuak, komikiak, aldizkariak…. eraman ditugu ekartzen ez duten horientzat.

 

Lotura interesgarriak -  Enlaces interesantes

https://drive.google.com/file/d/1UtnJtNfJyXcXbRApeFISE4AFqW-IEpxl/view?usp=sharing

https://drive.google.com/file/d/0B4FqErToUUgBaTIxV2tmek9pWWxlR2tpT0dnMFV0U3ItdjRN/view?usp=sharing

Ikastetxea: Ondarroa BHI

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png