Ikastetxeen esperientziak – Experiencias de centros

 OLERKI XUXURLATUEN TRUKE

Zenb. – Nº: 44

Norentzako? – Digido a…

Kop. –

Data - Fecha

Denbora - Tiempo

Gaia/k – Tema/s

Oharrak – Notas

HH 3 urte - HH4 urte eta LH-ko 3. eta 4. maila

171

Apirilaren 9-a eta 10-a

ordu 1

Irakurzaletasuna ---- Animación lectora, Ospakizuna ---- Celebración

Irakurzaletasuna - Hábito lector

Helburuak - Objetivos

Lan-Edukiak – Contenidos de trabajo

Behar ditugun materialak – Materiales necesarios

Berdinen arteko hartuemanaren bidez, irakurzaletasuna bultzatzea.

Irakurzaletasuna, entzumen aktiboa, olerkiak, ipuinak, (literatur generoak)

Tutuak, ipuinak eta olerkien testuak

Deskribapena – Descripción

Liburuaren eguna dela eta, LH-ko ikasleek HH-koei ipuinak irakurtzeaz gain, beste zerbait egin behar genuela bururatu zitzaigun. Batez ere, Haur Hezkuntzako ikasleek daukaten gaitasuna azpimarratu nahi genuen. Hori dela eta, trukean HH-koek beraiek margotutako eta apaindutako tutu luzeekin olerkiak xuxurlatu zizkietan LH-ko ikasleei. Hasiera batean LH-koak lurrean bilduta, HH-koek denak batera tutuak erabiliz olerkiak xuxurlatu zizkieten. Ondoren, bikoteka elkartuz, LH-koek etxetik ekarritako ipuinak HH-koei kontatu zizkieten. Azkenik, HH-koek beraien tutuekin olerkiak goxo-goxo xuxurlatu zizkieten beraien bikoteari. Errepikatzeko moduko esperientzia izan da.

 

Ikastetxea: Elizatxo Ikastola HLHI

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png