Ikastetxeen esperientziak – Experiencias de centros |
|||||||||
IPUIN BAT EGIN DEZAGUN |
Zenb. – Nº: 42 |
||||||||
Norentzako? – Digido a… |
Kop. – Nº |
Data - Fecha |
Denbora - Tiempo |
Gaia/k – Tema/s |
Oharrak – Notas |
||||
LH3 |
20 |
42837 |
Ordu beteko hiru saioetan |
Irakurzaletasuna ---- Animación lectora |
Ikasteko irakurri - Leer para aprender, Irakurzaletasuna - Hábito lector |
||||
Helburuak - Objetivos |
Lan-Edukiak – Contenidos de trabajo |
Behar ditugun materialak – Materiales necesarios |
|||||||
- Ikasleen sormena lantzea - Irudiak editatzeko oinarrizko trebesiak lor dezaten - Kamara aurrean naturaltasunez aritzea |
- Irudien edizioa - Entonazioa irakurtzean - Adierazkortasuna |
- Ordenadorea - Eskanerra - Arkatzak eta errotuladoreak - DIN A4 orriak - Bideo Kamara |
|||||||
Deskribapena – Descripción Informatika gelako ordenadoreak eta eskanerra erabiliko ditugu Txomin saileko ipuin batzuk editatzeko. Amaieran, bideo batzuk sortuko ditugu ikasleak agertuko direlarik: http://geroaikastola.com/sarrera/?p=1647 Txomin saileko ipuin batzuk aukeratu eta ipuin bakoitzeko orrialdeak eskaneatu egingo ditugu.
Ikasleei orrialde bana emango diegu. Hauek, emandako orri zuri batean, liburuaren orrialdean agertzen den irudia marrazten saiatuko dira kontutan harturik: .- Irudiaren marrak baino ez dutela marraztu behar .- Formak eta irudiak ez dute barrutik margotu behar...zuriz utzi behar dira ordenadorez koloreztatzeko. Zuri-beltzeko irudi hauek eskaneatu egingo ditugu. Irudien formato egokiena .tiff izango da...eta zuri-beltzez (no escala de grises) izango dira. Ipuin baten irudi guztiak ordenadore barruan egonik, Paint programa erabiliko dugu koloreztatzeko.
Beste saio batean, ChromaKey (fondo berdea erabiliz) ikasleak grabatuko ditugu, orrialde bakoitzean zegoen testua esaten dutelarik. Bideo editore bat erabiliko dugu fondo berdea ikasleek sortu duten Txomin ipuinaren eskaneoarekin ordezkatzeko. |
|||||||||
Lotura interesgarriak - Enlaces interesantes Dokumentua: https://drive.google.com/open?id=1BHJ_A3RgV-0f506hxVDyirAgtYpyT2pIbGP45Lr_XFE
Bideoak: http://geroaikastola.com/sarrera/?p=1647 |
|||||||||
|
Ikastetxea: Getxoko Geroa Ikastola
|
||||||||