Ikastetxeen esperientziak – Experiencias de centros |
|||||||||
AITATXOEN LIBURUA |
Zenb. – Nº: 15 |
||||||||
Norentzako? – Digido a… |
Kop. – Nº |
Data - Fecha |
Denbora - Tiempo |
Gaia/k – Tema/s |
Oharrak – Notas |
||||
Haur Hezkuntza |
Gela osorako |
|
2 ordu |
Irakurzaletasuna ---- Animación lectora |
Irakurzaletasuna - Hábito lector |
||||
Helburuak - Objetivos |
Lan-Edukiak – Contenidos de trabajo |
Behar ditugun materialak – Materiales necesarios |
|||||||
- Aitaren irudiaren inguruko ipuinak irakurtzea - Nork bere aitaren gustuak identifikatzea - Eskolan egindakoa etxekoekin harremanatzeko balio izatea |
- Aitaren irudia - Beste pertsona baten gustuak |
Kartulinak, arkatzak, koloretako margoak, argazki txikiak, kola |
|||||||
Deskribapena – Descripción Ekimena hasi aurretiko egunetan, irakasleak zein liburuzainak ikasleei aitaren irudiaren inguruako ipuin desberdinak irakurriko dizkiete, girotzeko asmoz (ikus bibliografiaren eranskina) Ekimena liburutegian egingo dugu deskribatzen dugun moduan: 1- Ikasle bakoitzak DINA4 edo tamaina apur bat hadiagoan emandako kartulina kolore argidun batean, bere aitaren marrazkia egingo du. Gogorarazi kartulinaren erdian eta tamaina handian egin behar dutela. 2- Amaitutakoan, ikasleak mahai batera hurbilduko dira txandaka, non irakasleak aitaren gustukoak izan daitezkeen irudiak jarrita dituen sailkatuta eta esango die 4 argazki besterik ez hartzeko, euren marrazkiaren inguruan itsasteko. Ikasleek amaitu ahala, animatu gehiago hartzen eta itsasten. Liburua egingo dugunez, garratntzitsua da ikasleei gogoratzea ezin dituztela pegartu irudiok ezkerraldean baztertuta. 3- Azkenik, liburuzainak liburua prestatuko du eta portada plastifikatuko du. Aukezpenaren ondoren, gelako tutoreak ikasleek etxera eramateko txandak prestatuko ditu. Interesgarria da azken orrian gurasoentzako oharra itsastea, liburua begiratu eta kontatzeko dela azalduz eta hurrengo egunean umeek eskolara bueltatu behar dutela, irakurketa kateak jarrai dezan. Bost urteko gelan egin izan dugun liburu hau garratzitsua izan da hurrengo ikasturtean ere. |
|||||||||
Lotura interesgarriak - Enlaces interesantes https://drive.google.com/open?id=1EC4WF-267Z9H6Sdfa88yW1PZ8gpLCTtT https://drive.google.com/open?id=1eghAyDRbas1MM7wmtEj_yF6D2zSKggKz |
|||||||||
|
Ikastetxea: Intxixu Ikastola |
||||||||