Berritzegune Nagusiak EAEko HH, LH eta BHko ikastetxeetako irakasleei sei sentsibilizazio web-mintegi zuzenduko die. Ekimen hau Hezkuntza Sailak abian jarritako Digitalizazio Planaren barruan dago.
Dagoeneko martxan daude lehenengo bost moduluak "Irakasleen Konpetentzia Digitala #DigCompEdu (21-22)" ikastaroan, Irakasleen Konpetentzia Digitala eta Ikaskuntza Diseinu Unibertsala.
Maiatzaren 4an azken Web-mintegia egingo da, Ikus-entzunezko baliabideak.
Nahi duzun ordutegiko estekak hurrengo pantaila honetara eramango zaitu. Aukerarik errezena da hurrengo irudian markatutako "Continuar en este explorador" sakatzea. Honek ez du erregistrorik eskatzen.
GAIA
Hilabetea
Eguna
Ordutegia
Estekak
DigCompEdu (Irakasleen Konpetentzia Digitala)
Azaroa
17
9:30-11:30
17:00-19:00
IDU (Ikaskuntza-Diseinu Unibertsala)
Abendua
1
Ziberbizikidetza
Urtarrila
12
Konpetentzien ebaluazioa
Otsaila
9
Metodologia aktiboak
Martxoa
16
Ikus-entzunezko baliabideak
Maiatza
4
Ikastaro-ekintzen hasiera
2021ko azaroaren 17a
Ikastaro-ekintzen amaiera
2022ko ekainaren 3a
Formakuntza hau ez da derrigorrezkoa izango, baina web-mintegiak ikusteko eta bakoitzean proposatzen den ataza egiteko martxan jarri den Moodle plataforman - moodlegune.hezkuntza.net - erregistratzea beharrezkoa izango da.
Irakasle guztiek dute aukera erregistroa eta matrikula egiteko.
Horretarako, interesa duten irakasleek moodlegune.hezkuntza.net plataforman kontu berria sortu behar dute. Erregistroa behin eginda sentsibilizazio-ikastaroan matrikula egin behar da:
1.- Kontu berria sortu moodlegune.hezkuntza.net plataforman
2.- Matrikula egin "Irakasleen Konpetentzia Digitala #DigCompEdu (21-22)" ikastaroan
#dighitzaldiak
@bgnagusia
Azken eguneraketa: 2022-04-26