Aita Donostia

 

Jose Gonzalo Zulaika Arregi (Aita Donostia) 1886ko urtarrilaren 10ean jaio zen Donostian. Hamar neba-arrebetatik hirugarrena, 6 urte zituela hasi zen Donostiako Marianisten ikastetxean. Txiki-txikitatik erakutsi zuen musikarako zuen trebetasuna eta horregatik gurasoek solfeo eta biolin eskola saioetan matrikulatu zuten, hasieratik bertatik tresna horrekiko zaletasuna izan baitzuen.

 

10 urte zituela Lekarozeko (Nafarroa) fraide kaputxinoen ikastetxera joan zen. Hementxe piztu zitzaion musikarako benetako zaletasuna. Jose Gonzalok biolina jotzen zuen ikasleek eta irakasleek ikastetxean sortu zuten orkestran. Aldiro-aldiro bertako ekitaldi eta ospakizunetan jotzen zuten eta hamaika urte besterik ez zuela idatzi zuen bere lehen musika-konposizioa:  goizero ikasleak esnatzeko jotzen zen dianari orkestra musika jarri zion.

 

Batxilergoa amaitutakoan fraide kaputxino egin zen, hamasei urterekin nobizioa izan zen eta Aita Jose Antonio de San Sebastian izena hartu zuen (aitaren izena eta jaioterriarena) izen hori, gero, Aita Donostia bihurtu zen.

 

 

 

NUESTRA SEÑORA DEL BUEN CONSEJO Ikastetxea

Kaputxinoek 1888an sortutako ikastetxea. Hasieratik bertatik espiritu berritzaile eta modernoa izan zuen ezaugarri. Ikastetxe hau izan zen lehena 1918an ikasleentzako euskara ikasketak sartu zituena. Aita Donostia ikastetxe horretan izan zen irakasle 1909tik 1918era arte, urte horretan komentua utzi eta Madrilera joan zen, musika sakonago eta hobeto lantzeko asmoz.

 

 

 

Garai honetakoak dira, besteak beste, orkestrarako Meditación eta Rapsodia Bascongada lanak, bai eta  “La voz de la música” aldizkarian eta “Álbum para órgano” bilduman argitaratutako organoan jotzeko musika-lanak ere.

 

Handik gutxira Madriletik Santo Domingo de Siloseko beneditarren monasteriora  joan zen, bertan kantu gregorianoa  aztertzeko. Musika-mota honek erabateko eragina izan zuen Aita Donostiaren musikan, eta kantu mota horretan oinarritu zuen,  bereziki, erlijioarekin lotutako musika guztia.

 

Kantu horrekiko zaletasun handiak bultzatuta joan zen   Solesmes-eko  (Frantzia) abatetxera. Bertan  Dom Mocquereau,  abade beneditarra ezagutu zuen. Paleografo eta musika jakintsu hau Erdi Aroko  jatorrizko musika gregorianoa berrezartzeko  ahaleginetan zebilen.

 

 

Bestalde, garai hartan Europan indarra hartzen ari zen beste korronte estetiko-musikal batek ere erakarri zuen Aita Donostia: Nazionalismo musikalak,  alegia.

Fraide eginik, Bartzelonara joan eta bertan korronte horren aitzindaritzat jotzen  den Felipe Pedrell musika eta folklore ikertzailearekin izan zen. Harekin ahozko tradizioko musika herrikoia biltzeak eta transkribatzeak herri baten kultura eratzeko duen garrantzia aztertu zuen.

 

Garai horretan, Resurrección María de Azkuek  "Música popular vascongada" lana argitaratu berri zuen. Horrenbestez,  garaiko korronte folklorezaleek bultzatuta, Euskal Herriko musika herrikoia errekuperatzeari ekin zion sutsu, hobeto esanda, musika biltzen eta abestiak transkribatzen hasi zen (musika eta letra), bai eta herririk herri eta baserririk baserrik  ahoz eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako musika tresnetarako doinuak eta dantzak ere. Une honetatik aurrera, mugimendu etnografiko-kultural honi esker  XIX. Eta XX. mendeetan jotzen zen bezala mantendu eta transmititu ahal izan da garai hartako musika.

 

Aita Donostiaren lana Baztan aldean hasi zen; izan ere, zonalde hura oso ondo ezagutzen zuen Lekarozen ematen zituen denboraldi luzeei esker. Herriz herri burututako lan hauek  grina bihurtu ziren bere bizi osoan zehar.

 

Horregatik, Pariseko egonaldietan ez zuen aukerarik galtzen euskal musikaz eta kulturaz ikertzeko eta artxibo eta liburutegietan topatzen zituen aztarna guztiak Baionako  Gure Herria aldizkarian argitaratzen zituen.

Garai honetan  Bizkaiko Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek antolatutako euskal musikari buruzko lehiaketa batean hartu zuen parte. Herriz herri bildutako abestien eta musika tresnetarako doinuen bilduma aurkeztu zuen,  “Euskal eres-sorta” izenekoa. Lehiakide  Resurrección María de Azkue izan zuen eta berau izan zen  garaile. Aita Donostia bigarren geratu zen, baina garai hartan lehiaketa hori hizpide izan zen,  Aita Donostiak aurkeztutako abestien eta doinuen kopurua murritzagoa bazen ere, kalitateari begira hobeak omen ziren.

Aita Donostiak  euskal musikaz egin dituen ikerketak, gainera,  musika konposizio askoren iturri izan dira. Duen lanik ezagunena   "Preludios Vascos” da, euskal doinuen pianorako harmonizazioa. Lan horren lehenengo argitaraldia Donostiako  “Erviti” argitaletxeak egin zuen. Preludios musika-lana Madrilen  aurkeztu zen eta bai publikoari begira bai kritikei, oso arrakasta handia izan zuen. Geroago, Aita Donostiak berak egin zuen orkestrarako egokitzapena.

Bidaiari nekaezina izan zen eta hizlari on-ona. Musikari buruzko ikerketak eta musika-konposizioak  baztertu gabe 100dik gora hitzaldi eman zituen mundu osoan zehar, euskal musikari buruzko hainbat alderdi jorratuz. Lehenengoa, Bilboko  “Sociedad Filarmónica”n ”De música popular vasca” izenburukoa. Hortik aurrera,  Madrilen,  Bartzelonan, Salamancan, Iruñean … baina baita Paris-en, Pragan, Londresen, Basilean, Argentinan, Uruguayn...

 

Zentzu hertsian, sinfoniarik idatzi ez bazuen ere, idatzi zituen lan batzuek  erakusten dute  sinfonia egile gisa izan zuen kalitatea, hala nola: “Los ferrones de Mirandaola” (Donostiako Saski-Naski taldeari konposatu ziona) eta “Acuarelas Vascas” Bilboko  Sociedad Filarmónica-n lehen aldiz jotakoa.

 

Euskal Herria eta bertako kultura biziki maite zituen. Egin zituen ikerketek eta ematen zituen hitzaldiek bere baitan euskara ikasteko gogoa eta desioa piztu zioten heldua zelarik. Erraztasun eta malgutasunez hitz egiten eta idazten ikasi zuen eta  Euskaltzaindian ere sartu zen euskaltzain oso.

 

XX. mendearen hasieran Paris arte munduko erreferentzia nagusia zen eta bertara joan zen 1920an. Garai horretan, bere lagun handia izango zen Maurice Ravel ezagutu zuen eta beste zenbait musikari, hala nola , Erik Satie, Francis Poulenc, Federico Mompou, bai eta  garai hartako arte munduko abangoardia guztiak ere.

 

Musikari kosmopolita izan zen Aita Donostia, Europan zehar bidaiatu eta Argentinara ere joan zen; hala ere, ez zuen inoiz ere utzi Pariseko musika munduarekin zuen lotura.

 

 

 

 

Aita Donostiaren ikasle emakumezko batek zioen bere irakasleari esan zioenean Parisko kontserbatorioan sartzea lortu zuela, honek aholku moduan ez moja ikastetxerik ezta komenturik ere ez hartzeko ostatu gisa aholkatu omen zion. Neskak, harrituta, nolatan fraide izanda aholkatu ote ziezaiokeen halakorik esan omen zion eta Aita Donostiak erantzun:"holako leku batean hartzen baduzu ostatu,  ordutegiak eragotzita, ezin izango zara operara joan eta opera Kontserbatorioan irakatsiko dizutena bezain inportantea da ”.

 

Aita Donostia oso ezaguna eta ospetsua izan zen Parisko musika guneetan. Bertan editatu zituen zenbait musika-lan  (“Errimina”,”Menuet Basque”...) eta beste zenbait aurkeztuz ituen:“Les trois miracles de Sainte Cécile”, “La vie profonde de St. FranÇois d´Assise”.

 

Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Frantziara erbesteratu zen eta  1943era arte bizi izan zen bertan (Toulouse, París, Mont-de-Marsan eta Baiona). Aldi horretan musika sortzen eta musika ikertzen jarraitu zuen, hitzaldiak ematen, musika kontzertuak egiten, Miarritzeko eliza-parrokian organoa jotzen…

 

Aita Donostia bere garaiko musikaria izan zen, horrenbestez, Frantzian garai hartan esperimentatzen ari ziren doinu berriak bereganatu zituen. Horren lekuko La Quête héroïque du Graal”,  dugu  musika-lana horren orkestrarako  Martenot Uhinak erabili zituen. 

Erbestetik itzuli ondoren, Bartzelonan bizi izan zen eta etnografia eta folklore lanak egin zituen Musikologia Institutu Nazionalean. Garai honetakoa da  “Música y músicos del País Vasco”(1951) monografia.

 

Lekarozera itzuli  eta  han zenbait musikari eta artista izan zituen adiskide: Juan Eras, Bello Portu, Gorriti eta Jorge Oteiza eskultorea.  Lekarozen hil zen  1956ko abuztuaren 30ean.

Aita Donostiaren omenez  Jorge Oteizak egindako estela Agiñan (Lesaka)

Aita Donostia hil ondoren, beste kaputxino batek, Jorge de Riezu, editatu edo berreditatu ditu Aita Donostiaren lanak, zenbait erakunderen eta familiaren laguntzaz.

Hona hemen  ikasle ohi baten hitzak  (Juan Viguria Iribarren, 'Juantxo' Elizondokoa jatorriz eta  Mexiko DF-n bizi izandakoa, Aita Jorge de Riezuren iloba, musika-ikertzaile ospetsua eta Aita Donostiaren ikasle ohia)

 

Lo recuerdo perfectamente. Mirada inteligente y penetrante. Movimientos ágiles, ligeros. No usaba las sandalias tradicionales que llevaban los frailes. Siempre lo vi con unas alpargatas negras. En su estudio, de grandes ventanales y mucha luz estaba el piano de media cola.

Allí, en medio de un precioso jardín, oficiaba la música el Padre Donostia. Allí me daba las clases de piano y hacía sus reuniones intelectuales. Todo su estudio trasmitía alegría y serenidad. Numerosas partituras y libros ocupaban las paredes. En las clases, cantaba con voz aguda la música que uno tocaba en el piano para trasmitir el fraseo de lo que se interpretaba. Decía: "Nada como la voz para expresar el sentir". Siempre fue muy paciente conmigo, excepto una vez que llegué a dar la clase con las manos hinchadas por jugar a pelota mano. ¡Dios mío, qué enojo! Me dijo, tajante: "O dejas de jugar a pelota, o suspendemos las clases". Excuso decir que ese mismo día se malogró un futuro Atano III.

La técnica que enseñaba para el piano me recuerda un poco el mismo estilo del pianista José Iturbi, que se hizo famoso en Hollywood en numerosas películas. Fue admirador y amigo de Ravel, al que trajo de visita al Colegio de Lekaroz, allá por los años 20. Al Padre Donostia le debo la predilección que siento por los compositores franceses (Fauré, Ravel, Debussy...) a los que tanto admiraba. Tengo predilección por su Oñazez , pero lo que de verdad me conmueve es su Jesu mi dulcíssime . ¡Qué maravilla de obra...! ¡Qué belleza, qué ternura, qué amor..!. Lo cantó mucho la Coral de Elizondo, que, por cierto, fue el gran promotor de sus composiciones. Le oí decir, en varias ocasiones, que la interpretación de sus obras, dirigidas por Juan Eraso, superaba lo que él se imaginó al componerlas. ¡Qué halago, viniendo del propio compositor!

Recuerdo con mucho cariño las tertulias que, eventualmente, se hacían en el Colegio de Lekaroz: El Padre Donostia, Jorge Oteiza, Juanito Eraso, Fernán Laví, profesor de guitarra en la Universidad de Argel; Bello Portu, director de la Escolanía, Felipe Gorriti de Tolosa y algunas otras gentes valiosísimas. Gente interesantísima a la que yo escuchaba sus opiniones y discusiones con verdadera reverencia. ¡Cuánto aprendí de ellos...!. De esos mundos desconocidos para mí. Era un agasajo el escucharlos.

Por cierto, había algo interesante que nunca entendí, cuando el Padre Donostia y Oteiza decían que la enseñanza musical debía hacerse en sentido contrario: de adelante para atrás, comenzando por los compositores modernos. Y se entusiasmaban al hablar de ello. También recuerdo cuando el Padre Donostia y el Padre Jorge de Riezu (el tío Jorge) venían alguna tarde a merendar a mi casa de Elizondo. Eran unos sobremesistas divertidísimos. Por los dos, mi admiración y profundo cariño.

Posteriormente, el Padre Jorge fue recopilador y promotor de todas sus obras. ¡Qué trabajo..! Y siempre le faltaba dinero para sus publicaciones. Y cuando le pregunté: "Si hay tanto cariño por su obra, ¿cómo es que la gente no colabora económicamente? Y él con su pícara sonrisa me contestó con esta frase lapidaria: "Querido sobrino, al corazón de los hombres se llega con relativa facilidad, pero al bolsillo...".

Vaya mi afecto y agradecimiento a estas gentes que tanto me dieron. Y que el Creador los tenga en un maravilloso mundo de música celestial. Se lo merecen.”