Webquest honek aurkezten duen lan
prozedura hasieratik bukaerara hizkuntza bakar batean egin daitekeen
arren, proiektuak bere zentzu osoa hartzen du beste webquest-etan
aurkeztutako jarduerak ere eginez gero, aurkezten ditugun laurak (euskaraz,
gazteleraz, frantsesez eta ingelesaz) Hizkuntzen Trataera Bateratua
programaren bidez lan egiteko materialaren osagaiak baitira.
WQ hauek sortzeko aukeratu den testu tipoa narrazioa izan da eta
lana garatuko den hizkuntza bakoitzak testu genero desberdin batean
jartzen du arreta.
Ingelesa eta frantsesaren kasuan azken ekoizpena eskutitz informala
izatea erabaki da.
Gaztelerari dagokionez, ikasbidedun alegia.
Euskarazko azken ekoizpena, beste hizkuntzetan burutu diren azken
ekoizpenak bilduko dituen ipuin edo kontakizun laburra izango da. Kontakizunaren une zehatz batean frantsesezko zein
ingelesazko WQ-ean idatzi duten gutuna txertatu behar dute eta istorioa,
gazteleraz azken ekoizpen legez landu den aholkua erabiliz amaitu
behar da, edo saiatu behintzat.
Ikasleei oso argi azaldu behar zaien prozesua da hau, hizkuntza
desberdinetan egindako bere ekoizpenak elkar lotzeko beharrizana
ikus dezaten, eta osatu diren guztiak bere ipuin edo kontakizunaren
parte izateko sortu direla…
Ikasketen transferentzia eraginkor izan dadin, egokia litzateke
unitatea bideratuko duen irakasleak koordinaturik izatea eta lana
garatuko dituen uneak zein prozesu desberdinen jarduerak aurrera
eramateko erak zehaztea.
Zeregina, taldearen ezaugarriak direlako zein beste edozein
baldintza delako, zailegia gertatuko balitz, WQ bakoitza bere
aldetik lan daiteke. Hala ere hizkuntza desberdinetan narrazio
testuaren inguruan garatuko dituzten ikasketei etekin ateratzea da
helburua.
Euskeraz
eta gazteleraz egindako WQ-etan bi eredu eskaintzen dira.
Narrazioa
euskeraz eta gazteleraz eta alegia euskeraz eta gazteleraz.
Ikasle
ereduaren arabera aukera hauek daude:
D-eredua
narrazioa euskeraz eta alegia gazteleraz
A-eredua
narrazioa gazteleraz eta alegia euskeraz
Denboralizazioa: 4-6
saio
|